Loading...

DESFILEAK / DESFILE

OSTIRALA / VIERNES

20:30

Eder Aurre Bilbo hirian jaio zen 1993an. Txiki-txikia zenetik hasi zen modaren munduarekin kezkatzen. Amak zituen moda-aldizkariek interesa pizten zioten, eta horrek jakin-mina ernarazi zion modarekiko.

Ederrek patroigintza eta diseinuko ikasketak hasi zituen, eta modako masterra egin zuen ikasketak osatzeko. Gero, Londresko Central Sain’t Martins-en jarraitu zuen bere burua prestatzen.

Aldi akademikoa amaitu ondoren, hainbat markak kontratatu zuten Eder Aurre zenbait urtez. Lehen bildumarekin, “Creamoda”, saria lortu zuen, eta nazioarteko lehiaketa horrek aukera eman zion proiektu berriak eta interesgarriak egin ahal izateko, besteak beste, hauek: “GetxoModa”, euskal diseinatzaile gazterik onenari emandako saria, “Estatuko diseinatzaile gazterik onenari” emandako saria eta bildumarik onenari emandako saria Assembly Graz-en (Austria).

Sortzeko eta diseinatzeko garaian, berariaz nabarmentzen da lerro depuratuek, koloreak eta forma arkitektonikoek pizten dioten grina. Elementu horiek haren estiloaren eta identitatearen parte dira: Prêt-à-porter diseinuak eta osagarriak lantzen dituen marka batenak. Moda era guztietako ikusleengana hurbildu nahian elkarte solidarioekin elkarlanean aritzen den marka.

Sokotra bildumaren abiaburua Somaliako eta Yemengo itsasaldeen artean dagoen uhartera egindako bidaia bat izan zen. Oraindik globalizaziotik, abenturako turismotik eta hotelen adreilutik kanpo dagoen toki bat da. Toki horretan du sorburua dragoiaren zuhaitzaren sabia gorria, gladiadoreek lohitzeko eta stradivariusak bernizatzeko erabilia. Sorkuntza esklusiboko lekua da, inspirazio-iturri gisa erabilia. Amets egiteko moduko tokia da orain, oraindik amets onak, duinak, dezenteak, puruak izateko garaiz gabiltzala. Nire harridurarako aurkitu nuen toki bat.

Yemen Errepublikan sartuta dagoen artxipelago bateko uharte nagusia da. Beste hiru uharte txiki ditu aldamenean (Abd Al Kuri, Samha eta Darsa), eta Indiako Ozeanoan dago kokatuta, Arabiako itsasaldetik 350 kilometrora, Afrikako adarrean bertan. Basamortuko klima lehorra eta erdilehor tropikala du, eta horri esker ia gauza guztietatik urrutiratuta jarraitzen du.

Sokotra mundu horretako partea da. Baina badirudi ez dela. “Ahaztutako mundu” baten modukoa da, galdua eta birjina, beste inon sekula ikusi gabeko landaredia eta fauna dituena. Eremu biotiko autoktono bat, mikro unibertso galdu eta natural bat, planetako lekurik bitxiena omen. Azterketarako gaia, eta paradisua humanitatearentzat, izugarri azkar hondatzen ari dena. Sokotra gaur egun mundu honetako partea da. Baina beharbada aurki ez da izango.

Paisaia fidagaitza du, sinesgaitza. Inork identifikatzen ez dituen animaliak, inork ezagutzen ez dituen landareak eta lurretik kanpokoa ematen duen natura bitxia. Zientzia fikzioko sorkuntza-lan bat ematen du. Lur sorgindua, magikoa, munduko testuingurutik aterata, galaxiako beste bazter batzuetatik ekarria. Baina Sokotraren zoriona bere tragedia da aldi berean.

Haren tragedia hori ere bada. Xaloa izatea, aldaketara egokitzeko gaitasunik sekula esperimentatu gabea. Sokotra zaurgarria da aldaketen aurrean. Berezi bilakatzen duen isolamendu geologikoa bera gaitza izan daiteke. Tenperatura altuak ditu, ur-eskasia, beroa eta lehortea, eta horrek denak izugarri bakana eta ahula den landaredia sortu du. Hargatik, uharte honetako landaredia da munduan desagertzeko arrisku gehien duen horietako bat.

Sokotra, inspirazioa eta kolorea.

instagram@ederaurre_official

www.ederaurre.com

Eder Aurre nació en la Villa de Bilbao en el año 1993. Sus inquietudes por el mundo de la moda surgen desde que era muy pequeño. Algo que hizo nacer su curiosidad sobre el mundo de la moda fue el interés por las revistas de moda de su madre.

Eder inició sus estudios en patronaje y diseño complementándolo con un máster en moda. Más adelante, siguió formándose en Central Sain’t Martins de Londres.

Una vez finalizada la etapa académica, Eder Aurre fue contratado durante varios años por diferentes marcas. Con su primera colección obtuvo el premio “Creamoda”, certamen internacional que abrió puertas a nuevos e interesantes proyectos como; premio “GetxoModa”, premio mejor joven diseñador vasco, premio “mejor joven diseñador nacional” y premio a la mejor colección en Assembly Graz (Austria) son alguno de ellos.

A la hora de crear y diseñar destaca su pasión por las líneas depuradas, el color y por las formas arquitectónicas. Estos elementos forman parte de su estilo e identidad personal: una firma que trabaja diseños Prêt-à-porter y complementos. Una firma que colabora con distintas asociaciones solidarias acercando la moda a todo tipo de público.

Sokotra comenzó de un viaje a la isla perdida entre las costas de Somalia y Yemen, un lugar todavía ajeno a la globalización a la baja, al turismo de aventura y al ladrillo de los hoteles. Pero un lugar del que procede la savia roja del árbol del dragón con la que se embadurnaban los gladiadores y se barnizaban los Stradivarius, un lugar de exclusividad creativa que es utilizada como fuente de inspiración. Un sitio con el que soñar, ahora que todavía estamos a tiempo de tener buenos sueños, sueños dignos, sueños decentes, sueños puros. Un lugar que, para mi sorpresa, descubrí.

Es la isla principal de un archipiélago que integra la República de Yemen. Está ubicada junto a otras tres pequeñas islas (Abd Al Kuri, Samha y Darsa) sobre el océano Índico a 350 kilómetros de la costa arábiga, justo en el cuerno de África. Su clima desértico, árido y semiárido tropical monzónico la mantiene alejada de casi todo.

Sokotra es parte de este mundo. Pero pareciera no serlo. Es como un “mundo olvidado”, entre perdido y virgen, que tiene una flora y una fauna jamás vistas en otro lado. Un campo biótico autóctono, un micro universo único y natural considerado el sitio más extraño del planeta. Un objeto de estudio, un paraíso para la humanidad que se está deteriorando con una increíble rapidez. Sokotra es hoy parte de este mundo. Pero puede que pronto no lo siga siendo.

Tiene un paisaje desconfiado, inverosímil. Animales que nadie identifica, plantas que nadie reconoce y una naturaleza tan extravagante que se cree extraterrestre. Parece una creación de ciencia ficción. Una tierra encantada, mágica, descontextualizada del mundo, traída de otros confines de la galaxia. Pero la suerte de Sokotra es también su tragedia.

Su tragedia es también eso. Su condición de inocencia, de no haber experimentado una adaptabilidad al cambio. Sokotra es vulnerable a las transformaciones. Padece el mismo aislamiento geológico que la hace especial. Soporta altas temperaturas y falta de agua, condiciones geográficas de calor y sequía que en combinación recrean una flora extremadamente única y frágil. Por eso es una de las floras isleñas con mayor peligro de desaparición en el mundo.

Sokotra fuente de inspiración y color.