2. blokeko desfileak: Aitor Goikoetxea eta Pam Hogg

LARUNBATA, MAIATZAK 2820:30-21:30

Aitor Goikoetxea

Aitor Goikoetxea Basaurin jaio zen eta IED Bartzelonan ikasi zuen. Ikasketen amaierako “Aitarekin Afaltzen” bildumari esker, ITS Responsible Creativity Award powered by Allianz sari ospetsua irabazi zuen International Talent Support 2021 – ITS Contest 2021 lehiaketaren XIX. edizioan.

Aitor Goikoetxeak eskuzko prozesu tradizionalen balioa azpimarratzen du, hala nola ehunak hutsetik egitea, eskuz egindako puntua edo brodatuak.

La Encartada Modan aurkeztuko du bere azken bilduma. Puntuzkoa da gehiena, flokatuaren teknikarekin landuta. Pieza bakoitza bakarra da, teknika eskuz aplikatzen baita. Artisautzaren eta nostalgiaren balio horiek dira bildumaren ardatza.

 


Pam Hogg

Pam Hogg Glasgoweko (Eskozia) moda-diseinatzaile, abeslari, artista eta DJ bat da.

Arte ederren eta ehun-inprimaketaren inguruko ikasketak egin zituen Gasgloweko Arte Eskolan eta bertan irabazi zituen Newbury domina, Fran Warmerren oroimen saria, Leverhulme beka eta Royal Society of Arts-en beka. Ostean, Londresko Royal College of Arts-en jarraitu zituen ikasketak.

80ko hamarkadaren hasieran, New Romantic estiloa jaio zen Erresuma Batuan. Roxy Music, David Bowie eta punk estetikaren arteko nahasketa zen. Pam Hogg izan zen estilo haren lookaren diseinatzaile enblematikoa. Bera dago Siouxsie Sioux-en eta Blondie-ko Debbie Harry ikonikoaren estiloaren atzean.

Sei denboralditan zehar, bere marka ekoiztu eta zuzendu zuen Pam Hoggek, 1992. urtera arte, diziplina aldatu zuen eta musikara jo zuen. Musika taldeak sortu zituen, besteak beste Doll eta Hoggdoll. Garai hartan idazten, abestiak konposatzen eta ikus-entzunezkoen mundua esploratzen pasatu zuen denbora gehiena.

Ez zen pasareletara bueltatu 2009. urtera arte. Gaur egun bere piezak aurkezten jarraitzen du London Fashion Week-en. Kate Moss, Lady Gaga, Rihanna eta Kylie Minogue izan dira haren piezak jantzi dituzten pertsona ospetsu batzuk.


Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik
izena ematea

More Articles

Menu