Loading...

DESFILEAK / DESFILE

LARUNBATA / SÁBADO

20:30

44Studio Xavi Garciak eta Franx de Cristalek 2015ean Madrilen sortutako marka da.

44 marka eratu zuten, mugatu edo zedarritu dezaketen oztoporik, etiketarik edo generorik gabeko moda sortzeko asmoz, emakumeek aukera izan dezaten oversize jakak janzteko edo look maskulinoak izateko eta, era berean, gizonek aske izan daitezen gonak edo soinekoak janzteko.

Jarrera abangoardistaz, marka honen bildumek batera uztartzen dituzte iragana eta etorkizuna, tradizioa eta teknologia, joskintza eta street wear-a, eta denboratik kanpo dauden piezak sortzen dituzte, silueta klasikoak berriz definituz.

44Studio proiektuak era berean sakontzen du garapen sortzailean eta teknikoan, iraunkortasuna, bideragarritasuna eta, batez ere, erreferentzia eta mezua bilatuz.

Bilduma hau Tony Scottek 1983an zuzendutako THE HUNGER filmean dago inspiratuta, bereziki gaian: betiereko gaztetasunaren bilaketa eta, ondorioz, zahartzeko beldurra, betierekotasuna eta amodioa.

Film horretatik ateratako esaldiak hari-gidari gisa hartuta -“Forever young” eta “nothing human loves forever”, 44STUDIOk hainbat pieza sortu ditu, denboratik aterata dagoen halako kutsu batez, itxura guztiz androginokoak, dotoretasunaren interpretazio berezia egiten dutenak: betierekoa denaren ikur gisa hartuta.

Egituratutako silueten bidez, joskintza klasikoaren berrikuspena egin nahi izan dugu, ehun arinak nahastuz, beltz-gorri kolore biko paletan, gaua, iluna, baretasuna eta, aldi berean, grina eta bizitza gogora ekartzeko.

SALON44k, YANGUAS PROFESSIONAL produktuekin lankidetzan, bilduma honen estetika osatu du, ehundura trinkotuko look inperfektuak sortuz, nolabait, grinaz beteriko gauen amaiera irudikatu nahian. Bi kontzeptuak, gaua eta pasioa, bere-berezkoak ditu bildumaren inspirazioa izan den filmak.

Eta maskara aurpegia estaltzen dagoenean, egia azaleratzeko babes perfektu bihurtzen al da? Norbera izateko tresna, alegia?

44Studio, marca fundada por Xavi Garcia y Franx de Cristal en 2015, Madrid.

44 surge de la idea de crear moda sin barreras, sin etiquetas o géneros  que definan o limiten, donde haya un lugar donde las mujeres se vean con chaquetas oversize o looks masculinos y donde los hombres sean libres de llevar faldas o vestidos.

Con una actitud vanguardista, sus colecciones convergen pasado y futuro, tradición y tecnología, sastrería y Street wear, creando piezas atemporales y redefiniendo las siluetas clásicas.

44Studio es un proyecto que profundiza a partes iguales en el desarrollo creativo y técnico, buscando la sostenibilidad, viabilidad, pero, sobre todo, referencia y mensaje.

Esta colección está inspirada en el film THE HUNGER, dirigido por Tony Scott en 1983, y en particular sobre su temática centrada en la búsqueda de la eterna juventud y el consecuente miedo a envejecer, la eternidad y el amor.

Tomando como hilo conductor frases extraídas de dicha película como “Forever young” y “nothing human loves forever”, en 44STUDIO hemos creado una serie de piezas de aire atemporal, apariencia claramente andrógina y con una particular interpretación de la elegancia como símbolo de lo que es eterno.

A través de siluetas estructuradas, hemos querido revisionar la sastrería clásica, mezclando tejidos fluidos en su confección, en un paleta bicolor negro-rojo que evoca: la noche, la oscuridad y la calma como, también, la pasión y la vida.

SALON44, en colaboración con los productos YANGUAS PROFESSIONAL, ha complementado la estética de esta colección creando looks imperfectos de textura apelmazada que representan, de algún modo, el final de las noches apasionadas. Ambos conceptos, noche y pasión, propios del film que nos ha servido de inspiración.

instagran@44studio_official

www.44studio.es