Loading...

DESFILEAK / DESFILE

OSTIRALA / VIERNES
17:30

Anel Yaosek beti nahi izan du gauzen alde surrealista transmititu, eta beste ikuspuntu batetik begiratu, pertsona gutxik begiratu duen puntu batetik. Bere gogoak sortutako sexurik gabeko pertsonaia enigmatiko hori oso goialdera altxatzea bilatzen du etengabe. Ez estatus sozialagatik, baizik eta izaeragatik. Imajinatutako pertsonaia horrek, bestetik, larrimina arindu dezake, bere adierazpidea bilatuz, une bakoitzean nola sentitzen den azaltzeko; eta ez du talde jakin batekoa izan behar onartua izateko, baizik eta talde bakarrekoa. Bildumak sortzeko eta aztertzeko prozesuan, Anel Yaosek beti izaten ditu gogoan 70eko eta 80ko hamarkada zoragarriak, anbiguoa, eboluzioa, bolumenak eta, garrantzizkoena, “deigarri izatea”.

BILDUMA

Paradise da denok amesten dugun helduera, elkarketa, gailurra, helmuga; gure zoriona, atsedena eta iraupena bera lortzeko aurkitu nahi dugun leku hori. Bidaia luze eta gogor baten ondoren, denok nahi izaten dugu saria, eta oraingoan saria da osotasunez beteriko leku honen aurkikuntza, azkenean bakean arnastu ahal izateko moduko lekua. Igarotzeko zailen den desertutik ibili ondoren denok irrikaz aurkitu nahi dugun oasi emozionala da Paradise: nork bere burua aurkitzea.

Baina, zein da zure paradisua? Bakoitzak dugu gure “Paradise-a”. Toki magikoa eta onirikoa, berriz hasi ahal izateko, geure nia sortu ahal izateko. Zer dago zure paradisuan? Beharbada, loreak? koloreak? izaki fantastikoak? Edo iluna al da zure paradisua?

Txoriak kantuka hasi dira eta uraren hotsa sekula baino ozenago entzuten da. Gelditu. Hartu arnasa berriz. Dagoeneko iritsi zara. Irrikatzen zenuen. Baina bilatu besterik ez zenuen egin behar.

Eta paisaia horren barruan, markan ohikoa izaten denez, aldakortasuna aurkitzen dugu, ehunak, zetak, kotoiak, artileak, lentejuelak edo tulak nahasteko orduan, oraingoan esparru harmonikoago batean. Hori lortzeko, bilakaera egon da, ametsezko lore-estanpatuetatik eta Paradisek lortzen duen barneko araztasunaren ikur den eta erabat nagusitzen den zuri horretatik. Beti amultsutasuna lortu nahian, arrosa pastelak, urdin argiak, berdeak, horiak eta fuksiak erabiliz. Ipuineko bilduma bat, maila berri batera eramanda, baina, hala ere, Anel Yaosen funtsari eutsita, haren jantzi ikonikoetako batzuk ikusi ahal izango baititugu berriz, bai eta gainezartzeak eta bolumenak ere, oraingoan gutxien espero dugun tokian. Iragana, oraina eta etorkizuna nahasten dituen bilduma.

Abiatzeko puntu bat, azkenik lasai arnasa hartu ahal izateko, eta, hor, zeu zara axola duen bakarra.

Anel Yaos siempre ha querido transmitir lo surrealista de las cosas y mirar desde otro punto de vista, desde el cual muy pocas personas han mirado.Busca constantemente alzar a ese personaje enigmático sin sexo creado en su mente a una posición muy elevada. No por su estatus social, sino por su forma de ser. Ese personaje imaginado puede, a su vez, aliviar la angustia buscando un modo propio de expresión que represente cómo se siente en cada momento; y que no pertenezca a un grupo en particular para ser aceptado, sino a un grupo único. En el proceso creativo y estudio de las colecciones, Anel Yaos siempre tiene presente los maravillosos años 70 y 80, lo ambiguo, la evolución, los volúmenes, y sobre todo lo más importante, “llamar la atención”.

COLECCIÓN

Paradise es la llegada, el encuentro, la cima, la meta con la que soñábamos, aquel lugar que queremos encontrar para lograr nuestra felicidad, nuestro descanso e incluso nuestra permanencia. Después de un viaje largo y duro, todo el mundo quiere su recompensa, esta vez la recompensa es el descubrimiento de este lugar de plenitud en el que por fin se puede respirar en paz. Paradise es el oasis emocional al que todos ansiamos llegar después de haber andado por el desierto más difícil de superar: el de encontrarse con uno mismo.

Pero, ¿cuál es tu paraíso? Cada uno tenemos muestro propio “Paradise”. Un lugar mágico y onírico en el que poder volver a empezar, en el que crear nuestro yo. ¿Qué hay en tu paraíso? Quizás, ¿flores? ¿colores? ¿criaturas fantásticas? O, ¿es tu paraíso oscuro?

Los pájaros han empezado a cantar y el agua suena más fuerte que nunca. Para. Vuelve a respirar. Ya has llegado. Lo ansiabas. Pero sólo tenías que buscar.

Y dentro de este paisaje encontramos, como ya viene siendo característico en la marca, esa versatilidad a la hora de mezclar tejidos como sedas, algodones, lanas, lentejuelas o tules, esta vez dentro de un marco más armónico y que se consigue a través de la evolución de unos estampados florales e ensueño y de un blanco predominante que representa esa pureza interior a la que llegamos en Paradise. Buscando siempre la cordialidad con rosas pasteles, azules celestes, verdes, amarillos y fucsias. Una colección de cuento, que ha sido lleada a un nuevo nivel; sin embargo, preservando la esencia Anel Yaos pudiendo ver de nuevo alguna de sus prendas icónicas, así como las superposiciones y volúmenes, esta vez en sitios menos esperados. Una colección que mezcla pasado, presente y futuro.

Un punto de partida para por fin respirar tranquilos, dónde lo único que cuenta eres tú.

instagram@anelyaos

www.anelyaos.com