Loading...

Moda eta dantza elkartzea izan zen La Encartada Moda eta tradizio garaikidearen topaketak  izeneko topaketen lehen edizio horretako helburua. Hala, bi diziplinak espazio komun batean batu ziren sinergian funtzionatuz, gorputza euskarria zela eta gorputza mugimenduan adieraziz. Saint Martin’s (Londres) Eskolako diseinatzaileek eta ibilbide luzeko beste batzuk, besteak beste Carlos Díez Díezek eta Mei Hui Liuk moda eraman zuten La Encartada fabrika-museora, eta dantza aldiz Lokke dantza konpainiak eta Anartz Ormaza dantzariak eraman zuten, baita Jorge Dutor eta Guillem Mont de Palol performerrek eta Berangoko euskal dantza tradizionaleko kolektiboaren zanpantzarrek ere. Lehenengo edizio horretan gonbidatu oso berezi bat izan genuen, hain zuzen ere Diane Pernet, Fashion Films “A shaded view on Fashion Films” izeneko ekimenaren sortzailea. La Encartada, SA Bizkaiko XIX. mendeko testuinguru industrialean sortu zen. Testuinguru horrek topaketa hauen dualtasun izaera batzen du. Tradizioa eta modernotasuna sintonia perfektuan.

 

La unión entre moda y danza es protagonista en esta primera edición de La Encartada: dos disciplinas encuentran un espacio común funcionando en sinergia, el cuerpo como soporte y el cuerpo en movimiento. Diseñadores de la Escuela de Saint Martin’s (Londres) junto con otros de larga trayectoria como Carlos Díez Díez y Mei Hui Liu llevaron la moda a la Fábrica Museo La Encartada mientras que la danza llegó de la mano de la compañía de Danza Lokke y el dantzari Anartz Ormaza, los performers Jorge Dutor y Guillem Mont de Palol, y los zanpantzarrak del colectivo de danzas vascas tradicionales de Berango. Para esta primera edición contamos con una invitada de excepción como es la fundadora del primer certamen de Fashion Films “A shaded view on Fashion Films”, Diane Pernet. La Encartada nace en un contexto industrial del siglo XIX en Bizkaia. Un marco que recoge la dualidad característica de este encuentro.Tradición y modernidad en perfecta sintonía.

La Encartada Moda eta tradizio garaikidearen topaketen bigarren edizioko protagonistak moda eta artisau prozesu klasikoak eta garaikideak izan ziren, eta hala, serigrafia, portzelana, zeramika eta alpargatak pertsonalizatzeko eta jostuntzako tailerrak egon ziren, eta horrez gain, txapelen fabrikako ehunka urteko ehungailuetako bat martxan jarri zen. Showroom handia duen ehungintza fabrikan Natacha Marrok eskuz egindako zapata paregabeak egon ziren eta baita hainbat ehun piezetan irudikatutako Jean-Paul Lespangard-en estanpatu koloretsuak.

Beste behin ere ehunka urteko makinetan gauzatu ziren Rubén Galarreta, Krizia Robustella edo Manderlay nazioarteko artisten desfileak.

 

En esta segunda edición de La Encartada toman el protagonismo la Moda y los procesos artesanales clásicos y coetáneos, que toma forma en modo de talleres de serigrafía, porcelana, cerámica, customización de alpargatas, sastrería, así como la puesta en marcha de uno de los telares centenarios de la fábrica de boinas. Con un extenso showroom, la fábrica textil acoge la exposición de zapatos únicos y hechos a mano de Natacha Marro y los coloristas estampados de Jean-Paul Lespangard en diversas piezas textiles.

Una vez más las máquinas centenarias acogieron los desfiles de artistas internacionales como Rubén Galarreta, Krizia Robustella o Manderlay.

 

Modu horizontalean mota guztietako publikoari irekitako edizioa izan zen, moda bezalako diziplina bat hurbildu nahi izan zuena, askotan gehiegikeriaz elitista baita eta gutxiengo publiko bati zuzenduta egoten baita. Edizio honetan, La Encartada Moda eta tradizio garaikidearen topaketetan picnic elementua modaren testuingurura eraman zuten, besteak beste foodtruck-ekin (Dando la Brasarena adibidez) edo Perro Chico jatetxeko sukaldari ospetsuaren pintxo tradizionalekin. Hala, La Encartada fabrika-museoko lorategietan, aire zabalean, gastronomia eta moda batzen ziren egunaz gozatu ahal izan genuen.

Euskal askaldegien eremu tradizional batean, La Salve garagardoa (euskal artisau garagardoa) zerbitzatzen zuten barra batekin, bertaratuek Miguel Ángel Limaren, Sampedro Accesories-en eta Nerea Lurgainen desfileak ikusi zituzten. Txikienek ere modaren mundura hurbiltzeko aukera izan zuten umeentzako antolatutako jarduera eta jolas ezberdinen bitartez.

Hala, modarekiko iritzia argi geratu zen, gaur egun modak duen paradigma klasistaren aurrean.

 

Una edición abierta de manera horizontal a todo tipo de público, con la idea de acercar una disciplina como la moda, que en ocasiones adolece de ser demasiado elitista y para un público minoritario. La Encartada lleva el elemento del picnic al contexto de la moda, con foodtrucks como el de Dando la Brasa, o pintxos tradicionales vascos de la mano del cocinero del reconocido restaurante Perro Chico, tuvimos la oportunidad de disfrutar de una jornada en la que gastronomía y moda se encuentran al aire libre en los jardines de la Fábrica Museo La Encartada.

En un entorno típico tradicional de merendero vasco con una barra de La Salve (cerveza artesanal vasca), los asistentes fueron testigos de desfiles como el de Miguel Ángel Lima, Sampedro Accesories y Nerea Lurgain. Los más pequeños tuvieron también oportunidad de acercarse al mundo de la moda a través de diferentes actividades y juegos infantiles.

Toda una declaración de intenciones frente a la pretensión y lo clasista del paradigma actual de la moda.