Larunbata, Ekainak 8 – 15:15-16:00
Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea
Encartada Moda espazio ezin bereziago batean egiten da urtero, Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan, alegia. XIX.mendeko ehun-fabrika bat da (1892-1992), gaur egun museoa dena. Duela mende bat baino gehiago, artilearekin hainbat produktu egiten ziren bertan: txapelak, biserak, bufandak, eskularruak, mantak…
Atzerritik ekarri ziren ia makina guztiak, gehienak Ingalaterratik. Energia hidraulikoarekin funtzionatzen zuten guztiek. Fabrikaren ondoan, etxeak eta kapera-eskola bat eraiki zituen enpresak, auzorako. Eraikinek, makinek eta langile-koloniak oroitzapen asko dakartzan multzoa osatzen dute eta hura bisitatuz gero, denboran atzera egingo dugu, Penintsulako industria iraultzaren hasierara.