Desfileak: Álvaro Valcárcel, Krizia Robustella, ROVEL eta REPARTO

Larunbata, Ekainak 1019:00-20:30

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Lehenengo Desfilea: ÁLVARO VALCÁRCEL

Álvaro Valcárcel Bilboko artista eta moda-diseinatzaile gaztea da. 22 urte ditu. ALVARO VALCARCEL arropa-markaren bitartez, bere asmo aldarrikatzailea ikur duten eta kontsumitzailearengan sentimendua eragin nahi duten diseinuak edo jantziak sortzen ditu. Minimalismoarekin bat ez datozen kitsch edo camp estiloen ezaugarriak nahasten dituen estiloa oinarritzat hartuta, haren diseinu gehienek LGBTIQ+ kolektiboan eta norbanakoaren askatasunaren aldeko betiereko borrokan oinarritutako kodeak dituzte.

«OBSESIÓN» bilduma aurkeztuko du Encartada Modan. Hasierako ideiaren abiapuntua ordenaren kontzeptuaren eta inguratzen gaituen guztia kontrolpean izateko behar konpultsiboaren eta kaosaren arteko erlazioa da. Kaosa edozein ordenaren oinarria da, bi kontzeptuak osagarriak baitira, eta zentzua ematen baitiote elkarri. Halaber, lotura du diseinatzailearen bizipen pertsonal batekin eta eskuarki TOC (nahasmendu obsesibo-konpultsiboa) esaten zaion nahasmendu kronikotik sendatzeko prozesu batekin.

Bildumak markaren oinarriei eusten die: beltza, zuria eta arrosa erabiltzen ditu, eta LGBTIQ+ kolektiboaren bandera osatzen duten gainerako koloreak xehetasunetan. Izan ere, ALVARO VALCARCEL marka osatzen duten oinarri nagusiak dira.

Bigarren Desfilea: KRIZIA ROBUSTELLA

2007tik aurrera Bartzelonan bizi den diseinatzailearen Krizia Robustella markaren bereizgarria Sport Deluxe estiloa da, zeina haren lehen bilduman sortu baitzen, 90eko hamarkadako taktelezko txandal birziklatuak baliatuta. Gaur egun, Upcycling deritzo teknika horri.

10 urtetik gora eman ditu estatuan desfilatzen eta, orain, geldialdi baten ondoren, bere amaren marka –Norma Littel– birsortzeko ahaleginean ari da: made in Italy jantziak, gama altukoak eta kalitatekoak, 80ko, 90eko eta 2000ko hamarkadakoak. «Norma Vintage» da izen berria, eta jantzi hautatuek eta estilismo modernizatuek osatzen dute, moda eta asko landutako diseinuzko jantziak maite dituzten guztientzako egokiak. Bono-chic estilo oso berezia.

Encartada Modan, Krizia Robustellaren filosofia eta orain lantzen ari den marka, bere amaren Norma Vintage, nahastuta aurkeztuko ditu. Lehenengoak, taktelezko txandalekin osatutako Upcyclingeko bildumako jantziak ditu, eta besteak, Y2K jantzi originalak, goi-mailako kalitatekoak eta diseinukoak. Berriro ere estilismo berriak sortu ditu beti modan dauden beste garai bateko jantziekin.

Hirugarren Desfilea: ROVEL

Leire Rodriguez ikusmen-artista bat da, bere lanetan moda eta artea uztartzen dituena. Bilbon jaio zen, 2000ko martxoaren 8an, artisten familia batean; beraz, beti izan du lotura oso estua artearen munduarekin. 2020ko koarentenan sortu zuen bere marka propioa (ROVEL), eta ordutik aurrera etengabe aritu da sortzen eta diseinatzen.

Gaur egun, Deustuko Erribera 43an dago, eta han du bere tailerra/espazioa, non bere proiektuak lantzen baititu. Rovelek hunkitzen duen edozein gai edo bidegabekeria salatu nahi du, eta halakoen bozeramaile izan. Kasu honetan, artista askoren egoera prekarioari buruz izan da, baina haren helburua da ikertzen jarraitzea eta artearen bidez jendeak hausnartzea eragitea.

HDB (Hau Da Bilbo) bilduma aurkeztuko du Encartada Modan. 2023ko ekainean kaleratuko den bildu berri honen bidez, hirien alderdi humanoa aldarrikatu nahi du, zehazki bere hiriarena, Bilborena.

Pertsonarik gabe, hiriak hilik egongo lirateke. Auzokideen sentimenduak eta emozioak dira hiriko gauzarik garrantzitsuena; elementu horiek ematen diote zentzua eta bizia hiribilduari. Leire Bilboko eta bertako pertsonen parte da. Pertsona askeak, transgresoreak, irekiak, aurreiritzirik gabekoak, begirunetsuak, apalak, langileak eta nortasun handikoak. Hala sentitzen du berak, behintzat.

Diseinuak hiria osatzen duten bizitzaren eta pertsonen errepresentazioa izango dira. Tonu motelek eta gutxi asetutakoek osatzen dute bildumaren oinarria, elementu deigarriagoekin uztartuta..

Uniformeak eramango ditu pasarelara. Jantzien testurek pertsonen lana islatuko dute.

Pertsona apal langileen eta moda-pasarela batek irudikatzen duenaren arteko kontrastea. Kontsumorako grinaren eta hiriko zatirik handiena osatzen dutenen erosahalmen urriaren artekoa. Uniforme baten erabilera eta ahalik eta denbora gehien aprobetxatzeko joeraren eta kontsumistagoa den hiriko beste zati batek jantziak etengabe aldatzeko duen joeraren arteko kontrastea.

Laugarren Desfilea: REPARTO

REPARTO pertsonaiak sortzen dituen marka bat da. 2018an sortu zuten Margil Peñak eta Ana Viglionek.

Bi helburu dituen proiektu honek industriari egindako ekarpena asetzen du. Helburuetako bat da markaren alderdirik abstraktuetan kontzeptualizatzea eta adieraztea. Eta bestea, berriz, bildumak merkaturatzea, betiere eskaintza arduratsua oinarritzat hartuta.

Parte diren belaunaldiko jarrerekin, izaerekin eta esperientziekin identifikatzen dira. Moda euren burua ezagutzeko tresna gisa ulertzen dute; zerbait erreala eta ukigarria erakusten dute, eta ustekabeko elkartzeak materiala lortzeko iturri agorrezina izatea lortzen dute. Marka gaztea izanik, sortze-prozesua etengabeko aurkikuntzan dago, eta jasangarritasuna da eragingarririk nagusiena. Uste osoa dute, ezinbestean, sentimendua eta kontsumo kontzientea oinarritu duten bildumetan. «Denak balio du» mezua bere azkenera iritsi da; ikusizko entretenimendurako lagungarria izango den eta inpaktu positiboa bultzatuko duen industria eskatzen dute. REPARTO moda ironikoaren alde dago; umorea duen moda erlaxatuaren alde, marka hau haien akats, gustu edo zaletasun guztien erakusleiho izan dadin.

Hiru ediziotan desfilatu dute MBFW Madrid pasarelan, Allianz EGO plataformaren barruan. EGO Confidence In Fashion saria irabazi zuten 2022ko irailean; ARCO Madrid arte garaikidearen azokaren azken edizioan parte hartu dute, stafferako uniformeak eginez eta beren azken bildumarekin zerikusia duen pieza bat erakutsiz 2023ko otsailean.

Encartada Modan «Continuará» aurkeztuko dute. Hirugarren bilduma da, eta amaiera ematen dio REPARTOk EGOn desfilatzen egin duen etapari. Plataforma horretako azken bilduma da, baina markaren etorkizun hurbilerako zubia izango da. ‘Jarraituko du…’ edo ‘To Be Continued…’ Gainerakoak baino tristeagoa eta ilunagoa den bilduma honek nostalgia eta malenkonia islatzen ditu. Sentimendu horiek aurreko bildumetan ere bazeuden, baina azken honetan indartuta daude, fasearen amaiera direlako. Bilduma honetako pertsonaiek tonu pertsonalagoa dute, eta gai hauek jorratzen dituzte, besteak beste: presioa, dena erdizka uztea, jostailu hautsia edo 16 urteko norberaren niari idatzitako gutun bat bihurtzeko beldurra. Hainbat teknika erabili dituzte: upcyclinga, bigarren eskuko jantzi berrerabiliak, parpaila eta poliester birziklatuko likra. Jane Bardoten laguntza izan dute bitxieterako, eta Chus Portillarena, poltsetarako.

 

More Articles

Menu