Desfileak: Baterako desfilea: Ainhoa Fustel + Gamboa + Giuliano Weisz + Gu∙Da Eyewear eta Eduardo Navarreteren desfilea

OSTIRALA, MAIATZAK 2719:30-20:30

Baterako desfilea: Ainhoa Fustel (larruzko poltsak eta osagarriak), Gamboa (egile-bitxiak), Giuliano Weisz (puntuzko piezak) eta Gu∙Da Eyewear (betaurrekoak).

Ainhoa Fustel

Prestakuntza industriala, sortzaile-profila eta komunikazio-arloko lana nahasten ditu Ainhoa Fustelek. Larruaren mundua aztertzen aritzen zen R-Evolucionan, hots, Bilboko tailer batean. Fernandok, tailerraren sortzaileak, proiektuko kide gisa hartu zuen Ainhoa. Horrela jaio zen Ainhoa Fustel marka gisa sortzeko nahia. Gaur egun, Ainhoak bere tailerrean egiten du lan, larruzko poltsak eta osagarriak sortzen, diseinua eta funtzionalitatea konbinatuz.

Ganboa

GANBOA egile-bitxien tailerraren jabea da Maitena Ganboa. Bitxigintza eta zeramika ikasi zuen Bartzelonako eta Vitoria-Gasteizko Arte eta Lanbide Eskoletan. Duela zazpi urte, egile-bitxien lehenengo denda eta tailerra sortu zuen: Ganboa. Tailer irekia da eta lan-prozesua ikus daiteke bertan. Pieza guztiak eskuz eginda daude, era tradizionalean.

Giuliano Weisz

Julen Báez bigarren mailako ikaslea da Inedin eta Giuliano Weisz sortu du, Bilbon kakorratz-lana modu tradizionalean lantzen duen marka. Hasieran, untxi-txanoak egiten hasi zen dibertsioz eta denborarekin, aukera asko eskaintzen zituen mundua deskubritu zuen, erraztasun handiz jolastea ahalbidetzen zion mundua, alegia.

Gu∙Da Eyewear

Imanol Carretero Lópezek optika eta optometria ikasi zuen Zaragozan (2008-2011) eta ikusmen urritasunari buruzko masterra egin zuen Valladolideko unibertsitatean (2014-15).

2019an hasi zen betaurrekoak egiten baina 2015etik saiatzen aritu zen. Bere optikako bezeroen profilera egokitutako diseinu propioak sortzeko beharrak bultzatuta sortu zuen Gu·Da Eyewear. Gaur egun, betaurreko hauek erabat KM0 dira Bilbon. Alde zaharreko tailerraren eta Madrilen duen fabrika txiki baten artean egiten ditu betaurrekoak.

Eduardo Navarrete

Alacanten jaio zen, Bigastron, 1994. urtean. Moda diseinua ikasi zuen IDEP Bartzelonan eta telebistako Maestros de la Costura saioaren lehenengo edizioko parte-hartzaile izan zenetik egin zen ezagun. Bere izaeragatik eta sormenagatik gailendu zen bertan.

Talent show arrakastatsutik atera zenean, bere marka propioa sortu zuen Eduardok. Oso ezaguna egin zen Espainiako gazteen artean eta kulturaren eta ikuskizunen munduko hainbat pertsona ospetsuren artean. Hala, Eduardok bidelagun ditu bere ekimen guztietan, enpresa-ekimenak zein ekimen solidarioak izan.

Egile-diseinuaren, “made in Spain” markaren eta “slow fashion” delakoaren defendatzaile irmoa da Eduardo eta Espainiako modaren ahots berrietako bat bihurtu da.

Supermercados Navarrete bilduma aurkeztuko du La Encartada Modan, merkatu tradizionalen eta lan handia egiten duten lanbide txikien omenez.


Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

More Articles

Menu