SARRERAK AGORTUTA. Desfileak: Elysea Studio, MEZ, Zaloa Ferre, Navaja Studio eta Valeria Irisarri 12:30-13:30

Larunbata, Ekainak 812:30-13:30

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Lehenengo Desfilea: Elysea Studio

Elysea Eva Gómez diseinatzaileak 2020an, Inedi Design School delakoan ikasten ari zela, sortutako marka da. Gómezen ahizpa eta Saioa laguna dira proiektuaren beste bi hankak.

Elyseak ezarritakoarekin hautsi nahi du, eta proposamen ausartak, hausleak eta publiko guztientzat egokiak ez direnak lantzen ditu, markak ezaugarri duen dotoretasunaren izpi bat galdu gabe. Lehenengo bi bildumen konbinazio bat aurkeztuko dute: “Vendas” eta “¿Quién mató a Daphne Scott?”.

Bigarren Desfilea: MEZ

Erika Sanmamed 23 urteko Ermuko diseinatzaile bat da, modaren diseinuan eta estilismoan graduatua, Inedi Desing School-en (Bilbo). Gozatu egiten du upcycling arropa sortzen eta norbaiti jada balio ez dionari hamaika bizitza ematen.

Haren bildumak “Trapalleira” du izena, eta Erika den guztia irudikatzen du, baita bere jantziekin sortu nahiko lukeen iraultza ere. Bildumaren abiapuntua bere etxean bota egin behar zituzten koloretako 12 denim-praka eta beste denim-jantzi batzuk dira. Hala, armairuan askoz ere denbora gehiagoz jarraitzeko aukera ematen die. 

Hirugarren Desfilea: Zaloa Ferre

Zaloa Ferre marka amonaren eta bilobaren arteko harreman kutunak inspiraturiko belaunaldien arteko lotura sakonetik sortu zen. Amona Mariak transmititu zion oso txikitandik Zaloari modagatiko pasioa, jostun gisa lan egin baitzuen Ángela Arreguiren tailerrean. Familiaren ondareak bultzatuta, Zaloa modako diseinua eta estilismoa ikasten hasi zen alzheimerra zuen amona zaintzen zuen bitartean.

La Encartada Modan “Amama” bilduma erakutsiko du, asteko egun bakoitzerako pentsatutako 7 look biltzen dituena. Bildumaren ezaugarri nagusiak aspaldiko kalitatea eta oraingo erosotasuna dira. Amamari eginiko omenaldia da, baita terapia ere puntada bakoitzean. Kaosetik erresilientziara. 

Laugarren Desfilea: Navaja Studio

Navaja Studioren atzean Aroa Fernández eta Sonia Fuente daude, duela ia bi hamarkada Bilbon moda ikasten hasi zirenean elkar ezagutu zuten bi lagun. Diseinatzaile gisa egindako ibilbidearen zati bat bakoitzak bere aldetik garatu badu ere, 2019an bildumak batera sortzea erabaki zuten. Ordutik horrenbeste maite duten 90eko hamarkadako estetika berrasmatu dute, ukitu futurista bat emanda eta berdintasun- eta gogoeta-mezuak aldarrikatuta.

“NEO” bilduma mugimendu RETROFUTURISTAn dago oinarrituta. Mugimendu hori etorkizunaren ideian zentratzen zen iraganetik. 

Bostgarren Desfilea: Valeria Irisarri

Valeria Irisarri goi-mailako joskintzako eta modako diseinatzailea da. Bere armairuan eduki nahiko lukeena marrazten hasi zen, eta berehala konturatu zen modan jardun nahi zuela. Aske sentitzen da horrela, eta hitzez adierazten ez dakiena bere lanaren bitartez adieraz dezake.

Haren bilduma gehienak musikan oinarritzen dira. La Encartada Modan “industry city” bilduma aurkeztuko du: tekno-musikaren eta rock & rollaren arteko fusio bat.

More Articles

Menu