Desfileak: Pablo Gangoiti Berrizbeitia eta AIZA Couture

Larunbata, Ekainak 9 – 19:00-20:00

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Lehenengo Desfilea: PABLO GANGOITI BERRIZBEITIA

Pablo Gangoiti Bilboko moda-diseinatzaile eta argazkilari gaztea da. Moda-diseinuko ikasle gisa, bere jaioterrian ekin zion bere karrerari, eta, ikasketak amaitu ondoren, Madrilen jarraitu zuen hazten, bai arlo pertsonalean, bai lanbidean. Han, moda-argazkilaritzarekin eta -publizitatearekin fusionatu zituen aurreko ikasketak, eta bere sortzaile-ibilbidea osatu zuen.

ZEITIA bilduma aurkeztuko du Encartada Modan

«Beti izango dira loreak ikusi nahi dituenarentzat»

Esaldi horrekin eta minimalismoa oinarritzat hartuta, esperientzietan, sentimenduetan eta emozioetan inspiratutako bilduma da Zeitia. Guztiek betetzen dute hazkunde pertsonal eta sortzaileko prozesu bat, bildumako jantzi guztietan loratzen diren loreetan gauzatuta, eta, ondorioz, haietako bakoitza bakana da.

Bigarren Desfilea: AIZA COUTURE

Aiza Couture markaren buru sortzailea den Yaiza Txakartegiren proiektu pertsonalena da. Moda-diseinua eta estilismoa ikasi zuen INEDI eskolan, eta betidanik izan du argi gehien erakartzen diona neurrira egindako diseinua dela. Hori dela eta, goi-mailako jantzigintzan espezializatu zen, Bilbon, Javier Barroeta diseinatzailearen eskolan. Gero, Londreseko Central Saint Martins moda-eskola ospetsuan osatu zuen bere prestakuntza, non moda abangoardista eta jasangarria oinarri zuten 4 proiektu prestatu baitzituen.

Hortaz, Aiza Couture proiektuak % 100ean islatzen ditu jasangarritasuna bezalako balioak, kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, eta produkzio etiko eta kalitatekoaren aldeko apustua egiten du. Edizio mugatuko bildumekin eta bezeroaren gustuaren arabera sortutako diseinuekin lan egiten dute. Haren produkzio guztia (% 100) Bilbon eginda dago.

Encartada Modan bere azken lanak aurkeztuko ditu, leitmotiv honekin: “Eres edición limitada, por eso, vístete como tal” – “You are limited edition, so wear acordingly” (edizio mugatua zara; beraz, jantz zaitez horren arabera).

More Articles

Menu