Loading...

LARUNBATA / SÁBADO
19:00

Fecal Matter diziplina anitzeko marka bat da eta ideiak zentsurarik gabe adieraztea da bere xedea. Fecal Matter-en munduak aukera bat aurkezten du edertasuneko estandar mugatzaileen aurrean, eta esperientziak eta produktuak eskaintzen ditu moda, zinema, politika, performancea, musika eta galarazita dagoen oro lotzeko eta pentsamendu kritikoagoa sustatzeko.

Marka honen atzean bikote bat dago, Steven Raj eta Hannah Rose; aldaketa eta adierazpen-askatasuna maite zituztelako elkartu ziren Montrealgo (Kanada) Lasalle College delakoan ezagutu zirenean. 2016an sortu zen Fecal Matter, eta kontsumo-zikloaz egiten duten interpretaziotik dator izena, baita mundu materialak izan dezakeen desbalorizazioaren interpretaziotik ere.

 Sare sozialak erabiltzen dituzte plataforma gisa, edertasunari eta errealitateari buruz duten ikuspegi bakar hori bisualki partekatzeko. 360 graduko lan-prozesuagatik goraipatua izan da bikotea, beraiek arduratzen baitira obrako alderdi guztiez, baita argazkiez, makillajeaz eta ile-apaindegiaz, arropaz, modeloez eta edizioaz ere.

Hasi zirenetik, lan asko egin dute Nick Knight argazkilariarekin, SS18 bildumaren aurkezpena barne, Londoneko SHOWstudiorekin. Duela gutxi SS19 ‘Non-Human’ bilduma aurkeztu dute Londonen, eta hor debutatu zuten biral bihurtu diren ‘Skin-Heels’ ospetsuek.

Vogue USA, Vogue Italia, The New York Times, BoF, I-D Magazine, Dazed, CTV eta beste askok prentsan eskaintzen dien arretari esker, gaur egun munduko modaren panoramari erronka egiten dio beren mezuak.

Gainera, musika ere egiten dutenez, bikoteak emanaldiak ditu New York, Paris, Montreal, Berlin eta Londresen. Garrantzitsuena da haien lana bizi-estilo bihurtu dela, eta mundu osoan dituzten 500.000 jarraitzailek baino gehiagok hartu dutela bizi-estilo hori. Gizateriaren normaltasunezko kodeak probokatzea dute xede; Fecal Matter-en munduak gizakia zentsuratik libra dezake.

AURKEZTEN DUTE

Hitzaldia eta bertaratuek galderak egiteko aukera, Hannah Rose eta Steven Raj-ekin.

Hitzaldiaren muina beren lana izango da: diseinatzaile, artista, musikari, argazkilari, makillatzaile eta modelo gisa, Fecal Matter plataforman duten lana. Skin Heels-ak aurkeztuko dituzte. ‘Non-Human’ izeneko azkenengo bildumako diseinua. Hannah-k soinean eramango ditu.

Modaren etorkizunari buruzko iritzia ere emango dute, eta indibidualitateak eta adierazpen-askatasunak merkatu komertzialari nola ematen dioten forma ere azalduko dute. Mundu digitalarekin duten harremanaz arituko dira, eta teknologia markan nola sartzen den azalduko dute.

Hau da, azalduko dute Fecal Matter diziplina anitzeko marka zerk egiten duen eta beraiek sortutakoaren atzean zer motibazio dagoen.

Amaitzeko, jendeak galderak egiteko aukera izango du.

Fecal Matter es una marca multidisciplinaria creada para expresar ideas sin censura. El mundo de Fecal Matter presenta una alternativa a los estándares restrictivos de belleza y ofrece experiencias y productos que conectan moda, cine, política, performance, música y todo lo que está prohibido para promover un pensamiento más crítico.

El dúo detrás de la marca, Steven Raj y Hannah Rose, se unieron por su pasión por el cambio y la libertad de expresión cuando se conocieron en Lasalle College en Montreal, Canadá. Fundada en 2016, el nombre Fecal Matter viene de su interpretación del ciclo de consumo y de cuán desvalorizado puede estar el mundo material.

 Utilizan las redes sociales como plataforma para compartir visualmente su visión única de la belleza y realidad. La pareja ha sido elogiada por su proceso de trabajo 360 grados, puesto que son ellos los que s encargan de todos los aspectos de su obra, incluido fotografía, maquillaje y peluquería, ropa, modelos y edición.

Desde su debut, han trabajado mucho con el fotógrafo Nick Knight, incluída la presentación de su colección SS18 con SHOWstudio en Londres. Recientemente, han presentado su colección SS19 ‘Non-Human’ en Londres dónde debutaron sus famosos ‘Skin-Heels’ que se han vuelto virales.

A través de la cobertura de prensa de Vogue USA, Vogue Italia, The New York Times, BoF, I-D Magazine, Dazed, CTV y muchos más, su mensaje desafía el panorama de la moda mundial de hoy día.

Además, compaginando una carrera musical, la pareja actúa en New York, París, Montreal, Berlin y Londres. Lo más importante es que su trabajo se ha transformado en un estilo de vida que ha sido adoptado por su más de 500.000 seguidores alrededor del mundo. Impulsados por provocar a los códigos de normalidad de la humanidad, el mundo de Fecal Matter puede liberar al humano de la censura.

PRESENTAN

Ponencia y tanda de preguntas con el público de la mano de Hannah Rose y Steven Raj

La charla estará centrada alrededor de su trabajo como diseñadores, artistas, músicos, fotógrafos, maquillaje, modelos bajo la plataforma Fecal Matter. Presentarán sus Skin Heels. Un diseño de su última colección llamada ‘Non-Human’. Hannah los llevará puestos.

También expondrán sus opiniones sobre el futuro de la moda y como la individualidad y la libertad de expresión dan formal al mercado comercial. Hablarán de su relación con el mundo digital y como se integra la tecnología en la marca.

Básicamente se pondrán en común los diferentes aspectos que hacen que Fecal Matter sea una marca multidisciplinar y aquello que motiva sus creaciones.

Para finalizar, se abrirá una tanda de preguntas con el público.

instagram@matieresfecales

instagram@fecalmatter

www.depop.com/fecalmatter