Loading...

Fabrika-museoan La Encartada Moda eta tradizio garaikidearen topaketak egingo dira aurten ere: Urteroko hitzordu honetan, euskal eremuko eta nazioarteko eremuko diseinatzaile sortzaile nabarmenduenek beraien lana ezagutzera ematen dute modu esperimentalean.

Moda da batzen duen elementua, eta hala, La Encartadak ikuspegi garaikidea eta artisau lanari eta folklore tradizionalari lotutako ikuspegi hurbilekoa eskaintzen dizkigu, ehunka urte dituzten makinez inguratutako fabrika-museoaren inguru paregabean.

La Encartadaren helburua modaren norabidea zalantzan jartzea da elementu dinamizatzaile eta maila indibidualeko elementu bereizle bezala. Une honetan gainera iraunkortasuna eta slow-fashion bezalako kontzeptu berriak entzutetsu bihurtzen ari dira, eta baita teknologia berriak eta material teknikoak, unisex eta generorik gabeko moda, pieza bakarra ekoizpen masiboaren aurrean, joeren belaunaldien aldaketak eta irudikatzeko modu berriak ere.

Topaketa honetan diseinu independentea eta kalitatezkoa sustatu nahi dira, eta apustua egiten da aniztasun formalaren, material eta teknikaren eta bestelako diziplinekin trukatzearen alde, besteak beste eskulturarekin, bideo-artearekin, dantzarekin, performancekin edo musikarekin.

La Fábrica Museo acoge La Encartada, encuentros de moda y tradición contemporánea: una cita anual en la que destacados diseñadores y creativos actuales del contexto vasco e internacional dan a conocer su trabajo de manera experimental. Con la Moda como elemento aglutinador, La Encartada nos ofrece una visión vanguardista y a la vez cercana al trabajo artesanal y el folklore tradicional, rodeado del marco incomparable de la Fábrica Museo La Encartada con su maquinaria centenaria.

Tiene como objetivo cuestionar hacia dónde se dirige la Moda como elemento dinamizador social y diferenciador a nivel individual, en un momento de cambio en el que resuenan nuevos conceptos como la sostenibilidad y slow-fashion, las nuevas tecnologías y los materiales técnicos, la moda unisex y sin género, la pieza única contra la producción masiva, los cambios en la generación de tendencias y nuevas formas de representación.

Un encuentro que pretende potenciar el diseño independiente y de calidad, apostando por la diversidad formal, material y técnica y el cruce con otras disciplinas, como la escultura, el video-arte, la danza, la performance o la música.

Informazio gehiago behar izatekotan jarri gurekin harremanetan laencartadamoda@laencartadamoda.eus helbide elektronikoan
Si necesitas más información ponte en contacto con nosotrxs en laencartadamoda@laencartadamoda.eus 

Facebook

Jarraitu Facebooken!

Twitter

Jarraitu Twitterren!

Instagram

Jarraitu Instagramen!