Hitzaldia Antonio Alvaradorekin, bere ibilbidearen eta eraginen inguruan

OSTIRALA, MAIATZAK 2718:00-19:15

1954an Pinoson (Alacant) jaiotako moda-diseinatzailea da. 80ko hamarkadan moda espainiarraren nazioarteko irudia aldatu zuen belaunaldikoa da, Cibeles Pasarelaren tankerako ekimenekin, trantsizioaren ostean moda eraberrituz.

La Movida Madrileñako kide guztiak jantzi zituen: Alaska, Mecano, Tino Casal, Víctor Coyote… Garaiko telebistako espazio enblematikoenetan agertu ziren bere sorkuntzak, hots, La Bola de Cristal eta La Edad de Oro saioetan. Pedro Almódovar zinemagileak Antonio Alvaradorengana jo zuen hamarkada hartan egindako film gehienetarako jantziak egiteko.

Moda generoen mugetatik haratago ikusten jakin zuen aitzindarietako bat izan zen. Bere trajeak (bere pieza txalotuenak, beharbada) emakumeek zein gizonek erabiltzen zituzten. Garaiko Cibeles pasarelaren lehenengo edizioan parte hartu zuen Alvaradok, 1985ean. Laster lortu zuen arrakasta eta nazioarteko modaren asteetan desfilatzeko aukera izan zuen, baita I-d edo The Face bezalako hedabideetan agertzekoa ere.

Laurogeita hamarreko hamarkadan Bartzelonara joan zen bere bildumak erakusteko eta hamarkadaren amaieran MODA-FAD elkarteko zuzendari izendatu zuten, hau da, Katalunian moda sustatzeko lan egiten zuen elkarteko zuzendari. Mende aldaketan, Alvarado zuzendari zela, sormenez blai egon zen elkartea eta gaur egun jada existitzen ez den Circuit pasarela alternatiboa izan zen abangoardiako erakusleihoa.

Alacanteko diseinatzaile honek Moda Diseinuaren Sari Nazionala jaso zuen 2021ean, Kultura eta Kirol Ministerioaren partetik. Haren ibilbidean zehar diseinatzaile-belaunaldi berriei bidea ireki izanagatik eman zioten saria, gaur egun ere garrantzia hartu duten gai sozialak landu baitzituen, hala nola nortasuna edo jasangarritasuna.

La Encartada Modan, topaketa publiko bat antolatuko dugu berarekin, bere ibilbide profesionalaz eta zinearekiko eta musikarekiko harremanaz hitz egin dezan.


Foto: Manuel Outumuro


Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

More Articles

Menu