Loading...

DESFILEAK / DESFILE

LARUNBATA / SÁBADO
17:30

INKRUSH Bartzelonan sortu zen arropa-marka da, 2010. urtean hasi zena, eta lehen bilduma ofiziala 2017an aurkeztu zuen, 2018 Udazkena/Negua bildumarekin.

Joera nagusiei jarraitu gabe, marka hori ez da zehazki ezertan inspiratu, eta, aldi berean, edozertan inspiratu da. Gaur-gaurkoz, 2020ko hurrengo Udazkena/Negua bilduma aurkezteko prestatzen ari dira.

Inspirazioak musika, artea eta kultura bezalako gaiekin elikatzen ahalegintzen den marka da. UNKNOWN izeneko bigarren bilduma honetan, kritika soziala dago, kultura panoraman zabalkunde urria duten artista ezezagun guztiek egiten duten protestaren baitakoa. Horien artean daude diseinatzaileak, argazkilariak, musikariak eta era guztietako artistak, euren egunerokoan arte munduan espazio bat izatea bilatzen ari direnak.

Mallorcako Palman jaiotako Carlos Calvo diseinatzaileak sortu zuen marka hau, 2010ean. Izena bi hitz batzetik dator: alde batetik INK – artistak sortzeko erabilitako tinta, tresna baino gehiago sentimendua da. RUSH – inspiratzeko garaian sormena etorri eta joaten den abiadura, emozioen errusiar mendia eta horiek erabiltzeko sentimendua sortzeko ahalmenaren aurrean.

2017an, Carlos Calvok lehenengo INKRUSH bilduma aurkeztu zuen, modako goi graduan ikasketetako azken proiektu bezala. Bilduma hori hainbat ekitalditan saritu dute, hala nola Mercedes Benz Beijing-en, non lehenengo saria irabazi zuen. Graduazioko ekitaldian ere saritu egin zuten, hirugarren postuari zegokion garaikurrarekin. 2018an, bigarren UNKNOW bilduma prestatzen hasi zen. Une horretan, Carlos Calvorekin batera, Laia Castellano eta Carlos Barrutia sartu ziren taldean, markako sorkuntza zuzendari bezala.

BILDUMA

Inkrush-ek bilduma honetan haren estiloa, koloreak eta forma bereizgarriak aurkeztu ditu; era horretan bere gizona eta emakumea sortu ditu. Sofistikazioa diseinuan, ukitu jostagarri, original eta oso bereziekin. Artea, musika eta kritika soziala erabiliz, horiek baitira markaren erabilgai nagusiak. Ildoa beltzetik zurira doa, tartean grisetik igarota, zuria jantzien atal jakinetan kolore ukituz lagunduta erakutsiz. Era horretan, arte lan txikiak sortzen dira, serigrafia, viledon eta ehungintzako orratzen bitartez; horiek, ordea, ez dira osagarriak, janzkiaren beste atal bat baizik. Hori guztia bilduma honetan aurkeztu dudan gaiari lagunduz eta hori egiaztatuz.

Ildo geometrikoa, laua, forma organiko erlaxatuekin kontrastean; koloreen eta formen arteko kontraste-borroka da, elkartuta look dotore bati bide ematen diotenak.

UNKNOWN Inkrush talentu guztiei zuzentzen zaie, artistei oro har, nola pintore eta argazkilariei, hala diseinatzaile eta musikariei, kultura panoraman zabalkunde txikia duten etorkizuneko talentu gazte guztiei eskainita. Argia ematen diet talentu horiei guztiei, bokazio zail batekin borrokan dabiltzan egiazko artista horiei, euren bokazioan soziologikoki goretsitako artista berberak goraipatzen baitira. Aldi berean, nik neuk ere artista ezezagunen multzo horretan sartzen dut neure burua. Aldi berean, bilduma horrek horietako askok euren esparru artistiko nahiz kulturaletan duten zabalkunde, sustapen eta laguntza urriagatik bizi duten egoera kritikatzeko balio du.

INKRUSH es una marca de ropa creada en Barcelona, que tuvo sus inicios en el año 2010, aunque no fue hasta 2017 que lanzó su primera colección o_cial de Otoño/Invierno 2018.

Es una marca que no sigue tendencias, que no se inspira en algo en concreto y se inspira en todo. Actualmente se encuentran en la preparación para el lanzamiento de la próxima colección de Otoño/Invierno 2020.

Es una marca que siempre intenta alimentar sus inspiraciones en temas como la música, el arte, la cultura. Ésta segunda colección, llamada UNKNOWN, es una crítica social en protesta de todos los artistas desconocidos que tienen poca difusión en el panorama cultural. Hablamos de diseñadores, fotógrafos, músicos y toda clase de artistas que buscan en su día a día poder tener un espacio en el mundo de las artes.

La marca fue creada por el diseñador Carlos Calvo, nacido en Palma de Mallorca, en el año 2010. El nombre proviene de los términos INK – la tinta usada por el artista para crear, más que una herramienta es un sentimiento. RUSH – La velocidad a la que viene y va la creatividad a la hora de inspirarse, esa montaña rusa de emociones y el sentimiento de utilidad de ellos frente al poder de la creación.

En 2017, Carlos Calvo lanza su primera colección INKRUSH como proyecto final de carrera en el grado superior de moda. Dicha colección ha sido galardonada en diferentes eventos, como en la Mercedes Benz Beijing, donde recibió el premio al primer lugar. Así como en el evento de graduación, donde fue galardonado con el tercer puesto. En 2018, comienza a preparar su segunda colección UNKNOW y es cuando Laia Castellano y Carlos Barrutia entran a formar parte del equipo, junto con Carlos Calvo, como directores creativos de la marca.

COLECCIÓN

Inkrush. en esta colección presenta su estilo, sus colores y sus formas características creando así su hombre y su mujer, sofisticación en su diseño con toques divertidos, originales y muy particulares. Utilizando el arte, la musica y la critica social , principales armas de la marca. La línea va del negro pasando por el gris hasta descubrir el blanco con sus toques de color acompañados en zonas específicas de las prendas creando así pequeñas obras de arte a base de serigrafía, viledón y broches textiles creados con el n de que formen parte de la prenda y no como accesorio. Todo ello acompañando y verificando el tema que presento en esta colección.

Línea geométrica, plana, en contraste con formas orgánicas y relajadas, es una lucha de

contrastes entre colores y formas que se conjuntan para dar paso a un look distinguido.

UNKNOWN inkrush va dirigida a todos aquellos talentos, a artistas, de pintores a fotógrafos, de diseñadores a músicos, dedicado a todo aquel joven talento potencial pero con poca difusión en el panorama cultural. Doy luz a todos aquellos talentos, a esos verdaderos artistas enfrentados a una difícil vocación en la que, sociológicamente están aclamados los mismos artistas encumbrados. Al mismo tiempo yo también me incluyo en el pastel de los artistas desconocidos. A la vez esta colección sirve como critica a la situación de muchos de ellos en cuanto a la poca difusión, promoción, ayuda e integración en sus campos artísticos/culturales.

instagram@@inkrush_

ww.inkrush.es (próximamente)