Loading...

La Encartada Fábrica Museo

KOKAPENA

La Encartada, Moda eta tradizio garaikidearen topaketak La Encartada fabrika-museoan izango dira, eta hala, teilatu beraren pean batuko dira ehunka urteko ehungintza ohiturak eta moda garaikide eta abangoardistena.
La Encartada fabrika-museoa Balmasedako herrigune kanpoan dago, El Peñueco izeneko auzoan. Berau sortzeko hiribilduko indiano baten ekimena jarraitu zen, Marcos Arena Bermejillorena, Mexikon aberastu zenarena hain zuzen ere. 1892an, beste industriagile batzuekin batera, bere sorterriko leku honetan eraiki zuen artileari zuzendutako ehungintza fabrika, eta nagusiki artilezko txapelak sortzekoa.
fundacion boinas la encartada
boinas la encartada
Irina lantzen zuen antzinako errota baten kokapena aukeratu zuten eta industria multzoa eraiki zuten, gaur egunera arte modu berean mantendu dena oinarrian. Itxi zuten arte ekoizpen ildo integrala mantendu zuen. Hala, lehengaiak gordinean jasotzen zituzten eta haritu egiten zituzten. Ondoren, txapelak (produktu nagusia), mantak, bufandak edo buru-berokiak egiten zituzten.
Mekanikoki La Encartada fabrika-museoan balio handiko makinak daude, eta gehienak jatorrizkoak (hau da, XIX. mendekoak) eta garaikoak dira, eta dudarik gabe Bizkaiko industria eremuko elementu oso berezia da.