Loading...

DESFILEAK / DESFILE

LARUNBATA / SÁBADO
20:30h

MAL Studio Project Bilbon jaio zen marka bat da. Michelle Lima da bertako zuzendari sortzailea, eta haren oroitzapenetan eta emozio pertsonaletan oinarritu da marka hau. Lima izatez Perukoa da (Limakoa), Bilbon bizi da, eta bere bildumak bi hirietatik sortzen ditu, bidaietako esperientziak eta bizipenak nahasten ditu, eta artisau eran egiten du lan. Joskintzan prestatua Central Saint Martins-en, Estilismo eta Moda arloko ikasketak INEDIn amaitu zituen 2014an.

Orduan, 2014an, jaio zen Miguel Angel Lima marka, eta 2018az geroztik MAL Studio Project da, kontzeptu emozionala eta logoa gorde zituen, aurreko izenaren inizialei erreferentzia eginaz.

BILDUMA

AMIG@ eskolako nire oroitzapenetan oinarritzen da, klasez klase ikasi nuen naizena izaten eta librea izaten, arrosa eta urdina bereiztea oso garrantzitsua zela erakusten ziguten arren. Adiskideen (neska eta mutilen) arteko gaizki-ulertuetan edo Heziketa Fisikoko klase nostalgiko haietan neure buruarekin topo egitean egoten zen nahasmenean inspiratuta dago. Nerabezaroko lehenengo maitasun horiek, errebeldiazko malkoz eta borrokaz nahastuta, ADISKIDE/AMIG@ horrek lasaitzen zituen lehenengo jaietan norbere burua onartzeko prozesuan…

Amig@ emozio pertsonalen remix bat ere bada, Los Prisioneros Txileko taldearen ‘Corazones’ diskoa edo Alex Anwandter-en ‘AMIGA’ diskoa entzutean sortzen edo inspiratzen diren emozio pertsonalena.

Tatuatutako emozioen adierazpena da, eta horrek denak du eragina, azkenean, gauza askoren batura baikara… zergatiaren bila gabiltzala. Bi konbinazio gara, hainbat eta hainbat kolorerekin.

MAL Studio Project es una marca que nace en Bilbao y se inspira en recuerdos y emociones personales de su directora creativa Michelle Lima, originaria de Lima, Perú, vive en Bilbao y crea sus colecciones desde ambas ciudades donde entremezcla esas experiencias y vivencias en esos viajes… trabajando de una manera artesanal. Formada en Sastreria en Central Saint Martins, culmina sus estudios de Estilismo y Moda en INEDI en 2014.

La marca que nace desde entonces 2014 como Miguel Angel Lima tras culminar sus estudios, pasa a ser desde 2018 MAL Studio Project, preservando el concepto emocional y logo que hacen referencia a las iniciales del nombre anterior.

COLECCIÓN

AMIG@  se inspira en mis recuerdos de colegio, en donde clase tras clase iba aprendiendo a ser quien soy y ser libre, a pesar de que nos enseñaban lo importante que era diferenciar el rosa del azul. Se inspira de esas confusiones entre amig@s o de la confusión por encontrarme conmigo mism@ en esas nostálgicas clases de Educación Física. Esos primeros amores de adolescencia mezcladas entre lágrimas de rebeldía y peleas apaciguadas por esa AMIG@ en un proceso de aceptación personal en sus primeras fiestas…

Amig@ es también un remix de emociones personales que surgen o se inspiran al escuchar el disco ‘Corazones’ del grupo chileno Los Prisioneros o del disco ‘AMIGA’ de Alex Anwandter’

Es todo un manifiesto de emociones tatuadas y que al final todo influye porque un@ siempre es una suma de un montón de cosas… en su búsqueda del Por Qué? Solo dos combinaciones con montones de colores.

instagram@malstudioproject

www.malstudioproject.com