SARRERAK AGORTUTA. Masterclass: Nola erabili teknologia moda jasangarri baterako tresna gisa? 11:00-12:00

Larunbata, Ekainak 8 11:00-12:00

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Masterclass honek teknologiak modan jasangarritasuna sustatzeko tresna gisa duen ahalmena aztertzen du. Saioa bereziki dago diseinatuta ehungintza birdefinitzen ari diren teknika berritzaileak aztertu nahi dituzten sektoreko profesionalentzat. Adibide praktikoak eta eztabaida inspiratzaileak baliatuta, masterclassak sakon erakutsiko digu nola balio dezakeen teknologiak modaren arloko berrikuntzarako eta jasangarritasunerako katalizatzaile gisa.

Saio honetan goi mailako joskintzako soineko bat aurkeztuko da, adimen artifiziala eta biofabrikazio teknikak erabiliz ekitaldirako berariaz diseinatua. Pieza honek modaren mugak aztertzen ditu metodo iraultzaileak erabiltzean, formatu handiko biolarruen sorkuntzatik hasi eta kristalen hazkuntzaraino, 3D inprimaketaraino eta patroi digitaletaraino. Emaitza goi-mailako joskintzaren dotoretasuna irudikatzen duen jantzi bat izango da, abangoardiako material biologikoak aplikatuz. Modaren industriaren barruan biofabrikazioak duen potentzial eraldatzailean aurrerapen esanguratsua adierazten duen jantzia, etorkizun etiko eta iraunkorrago baterantz mugarri bat ezarriz.

Hezkuntza-esperientzia horretan zehar, Batoul Al-Rashdan-en ikuspegi paregabea ezagutzeko aukera izango dute bertara doazenek. Al-Rashdan biodiseinua eta 3D moda jasangarria batzen dituen Jordaniako diseinatzaile ezaguna da. Hain zuen, goi-teknologiako diseinatzailea eta Studio B.O.R.-en sortzailea da eta biodiseinua eta 3D moda jasangarria uztartzen ditu.

Hamar urteko esperientzia du eta graduondokoak Faceacademy-n eta Fabricademy-n, eta nazioarteko sariak irabazi ditu, hala nola TDA 2023. Haren ikuspegi berritzaileak barnean hartzen ditu 3D inprimaketa, biodiseinua eta arkitektura eramangarria material jasangarriekin, elikagaien hondakinak birziklatzea barne.

Nazioarteko aintzatespena duen artista honek herrialde, testuinguru eta hedabide askotan egin ditu erakusketak; besteak beste, Munduko Ekonomia Foroan eta Forbesen. Al-Rashdanek erantzukizun- eta berrikuntza-balioak aintzat hartzen dituen moda jasangarria sustatzen du, eta haren helburua da bere sorkuntzek eragin iraunkorra izatea industrian eta ingurumenean.

More Articles

Menu