Loading...

DESFILEAK / DESFILE

LARUNBATA / SÁBADO
20:30h

Moisés Nieto emakumeentzako moda marka bat da, etxeari izena ematen dion diseinatzaileak berak 2011n eratua. 2010ean Instituto Europeo di Design-en graduatuta, Tesia bera bihurtu zen haren lehenengo bilduma.

 Artisautzaren eta xehetasunarekiko arretaren arteko batura du bereizgarri, gustu fineko zentzuarekin. Arte nazionaletik eta gazte kulturatik ateratako inspirazioa %100 Espainian egindako lehengaia egokitu eta erabiltzea azpimarratzearekin konbinatzen da.

Moisés Nietok zeresan handia izan du Espainiako modaren biziberritzeko lanean. “My Own Show” Vogue Italia saria eskuratu zuen 2011n, Grupo Valentinok komisariatuta. Marka bere bildumak sortzen eta ekoizten hasi zen, eta 2012an EGOko Bildumarik Onenaren L´oreal Paris irabazi ostean, Moises moda espainiarreko talenturik onenen artean finkatu zen.

Beste marka batzuekin lankidetzan aritzen da, besteak beste Pandora Joyas haren 30. urteurrenean, Eastpak Artist Studio, eBay, H&M eta El Corte Inglés-ekin.

2013an Mercedes-Benz Madrid fashion week-eko egutegi ofizialeko partaide bihurtu zen.

Moisés Nietok nazioarteko merkatura jo zuen 2014an, eta bere jantziak saltzen hasi zen Japoniako concept storerik handienetako batean. Haren jantziak Opening Ceremony Tokyon eta Osakan daude. 2016an Ecoembesekin lankidetzan aritu zen, %100 birziklatutako ehunak erabiliz. Urte horretan bertan Whos on Next Vogue España irabazi zuen, eta Espainiako Moda Sari Nazionala eman zioten.

Moisés Nietok alderdirik artistikoena jorratzen duen lana aurkeztuko du, hainbat bildumatako sorkuntzarik arriskatuenak nahastuko dituzten estilismoekin.

Moisés Nieto es una marca de moda femenina fundada en 2011 por el diseñador que da el nombre a la firma. Graduado en el Istituto Europeo di Design en 2010 su Tesis se convirtió en su primera colección.

 Se define por su fusión de la artesanía y la atención al detalle , con un sentido de refinado gusto. La inspiración extraída del arte nacional y la cultura juvenil se combina con un énfasis en la adaptación y el uso de materia prima 100% hecho en España.

Moisés Nieto ha jugado un papel importante en la revitalización de la moda española. Galardonado con el premio “ My Own Show” Vogue Italia en 2011 y comisariado por el Grupo Valentino. La marca comienza el camino hacia la creación y producción de sus colecciones y tras ganar el premio L´oreal Paris a la mejor colección de EGO en 2012,  Moisés se establece como uno de los talentos en la moda española.

Colabora activamente con otras marcas como Pandora Joyas en su30 Aniversario, Eastpak Artist Studio, eBay, H&M y El Corte Ingles entre otros.

En 2013 entra a formar parte del calendario oficial de Mercedes-Benz Madrid fashion week.

Moisés Nieto abre mercado internacional en 2014 y comienza a vender sus prendas en uno de los mayores concept store en Japón. Sus prendas se encuentran en Opening Ceremony Tokyo y Osaka. En 2016 realiza una colaboración con Ecoembes usando tejidos 100% reciclados.  Este mismo año es el ganador de Whos on Next Vogue España y es galardonado con el Premio Nacional de moda.

Moisés Nieto presentará un trabajo en su vertiente más artística con estilismos que mezclarán sus creaciones más arriesgadas de diferentes colecciones.

instagram@moisesnieto

www.moisesnieto.com