Programazioa

Ostirala, Ekainak 9

15:00-22:00 “El Cruce entre Upcycling y Biodiseño: 5 técnicas Clave” erakusketa
15:00-22:00 Proiekzioak
15:00-22:00 Aiza Couture ehun-instalazioa
15:00-17:00 Therapy recycle and exorcise tailerra
15:00-17:00 Industria-hondakinarekin eskuko poltsa egitea tailerra
17:30-18:30 Mahai-ingurua: Upcyling & Recycling, moda jasangarri baterantz
19:00-20:00 Desfileak: Pablo Gangoiti Berrizbeitia eta AIZA Couture
20:00-22:00 DJ Félix Daniel
15:00-22:00 “El Cruce entre Upcycling y Biodiseño: 5 técnicas Clave” erakusketa

Upcycling terminoa 1994an sortu zen ingelesezko bi hitz konbinatuz: upgrade (eguneratu) eta recycling (birziklatu), hau da, birziklatutako materialetatik abiatuta produktu berriak sortzea eta horiei balio handiagoa ematea esan nahi du.

Birziklatzean ez bezala, upcycling ekintza sormenean oinarritutako birziklatze prozesu bat da, eta bertan forma edo erabilera berri bat ematen zaie jada erabiltzen ez diren objektuei, bestela, ziurrenik bota egingo dira.

Basque BioDesign Center zentroan, Upcycling teknika ezberdinak aurkeztu nahi ditugu, bisitariek uler dezaten bizitza berria eman diezaiekegula erabili nahi ez ditugun jantziei. Horrez gain, biodiseinu prozesuak erabiliko ditugu, funtsezko bi diziplina bateratuta (Upcycling eta Biodesign), moda etiko, arduratsu eta jasangarriago batera hurbiltzeko.

 

Hona hemen teknikak:

 

  1. Adabakia ikusgarriak
  2. Patchwork
  3. Kustomizazio digitala
  4. Bio kustomizazioa
  5. Micelio parpaila
  6. Kristalizazioa
  7. Zero Waste

Sarrera librea eta doakoa.

15:00-22:00 Proiekzioak

BasqueBioDesign Center proiekzioa

Biodiseinuari buruzko bideoak, Fabricademy proiektuak.

La Encartada Moda proiekzioa

Paco Clavelen 80. eta 90. hamarkadetako bideoak

Sarrera librea eta doakoa.

15:00-22:00 Aiza Couture ehun-instalazioa

Aiza Couture markaren buru sortzailea den Yaiza Txakartegiren proiektu pertsonalena da. Moda-diseinua eta estilismoa ikasi zuen INEDI eskolan, eta betidanik izan du argi gehien erakartzen diona neurrira egindako diseinua dela. Hori dela eta, goi-mailako jantzigintzan espezializatu zen, Bilbon, Javier Barroeta diseinatzailearen eskolan. Gero, Londreseko Central Saint Martins moda-eskola ospetsuan osatu zuen bere prestakuntza, non moda abangoardista eta jasangarria oinarri zuten 4 proiektu prestatu baitzituen.

Hortaz, Aiza Couture proiektuak % 100ean islatzen ditu jasangarritasuna bezalako balioak, kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, eta produkzio etiko eta kalitatekoaren aldeko apustua egiten du. Edizio mugatuko bildumekin eta bezeroaren gustuaren arabera sortutako diseinuekin lan egiten dute. Haren produkzio guztia (% 100) Bilbon eginda dago.

Encartada Modan bere azken lanak aurkeztuko ditu, leitmotiv honekin: “Eres edición limitada, por eso, vístete como tal” – “You are limited edition, so wear acordingly” (edizio mugatua zara; beraz, jantz zaitez horren arabera).

Sarrera librea eta doakoa.

15:00-17:00 Therapy recycle and exorcise tailerra

Gogoan izan behar dugu: erabiltzen dugunak asko esaten du guri buruz, gure erabakiei buruz eta gu eta gure ingurua ikusteko dugun moduari buruz. Baita artikulurik oinarrizkoenak erabiltzen ditugunean ere. (Pentsatu nondik datorren, nork egin zuen, etab.).

Modak eragin handia du planetan, baliabide baliotsu ugari erabiltzen dituelako eta modan lan egiten duten gehienak esplotatu eta pobrezian mantentzen dituztelako, baldintza latzetan bizi eta lan egiten dute. Nolanahi ere, moda guztiontzat eskuragarri dagoen tresna da, norbanako gisa dugun berezitasuna hobetzeko eta komunitate gisa indartzeko aukera bat. Moda horrela ikustean, MODA AHALDUNTZAILEA bihurtzen da.

Zergatik Upcycling?

Materialak konpontzen, prozesatzen eta birziklatzen ditugunean, ARROPARI balioa ematen diogu. Edozein arrazoirengatik hasierako balioa galtzen duena edo narriatutako hori HOBETZEN dugu. Birziklatzen dugunean materialei balioa ematen diegu berriz, eta gainera, balioak berreskuratzen ditugu.

Balio horiek dira jantzi bat sortzeko (eta dekonstruitzeko) behar diren denbora, energia, sormena, asmatzeko gaitasuna eta, oro har, gaitasunak. Arroparen benetako balioa berreskuratzen dugu.

Tailerraren bidez, parte-hartzaileek berriz konektatuko dute erabiltzen, janzten eta jabetzan ditugun gauzak sortzeko prozesuekin, horien BALIOA ulertzeko eta balio hori sortzaileen lan denboratik, materialetatik eta gaitasunetatik dator.

Hizlariak: Mariángeles Aguirre (Therapy Recycle Berlinen eta Argentinan) eta Irati Retolaza, (Basque BiODesign Center).

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

15:00-17:00 Industria-hondakinarekin eskuko poltsa egitea tailerra

Tailerrean, parte-hartzaileek eskuzko poltsa txiki bat sortuko dute hondakin industrialarekin, eskuz, osorik. Zehazki, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko alfonbra gorriko oihalkiekin eta Spanset enpresaren amarratze zintekin. Sormen ariketa bat da zabor bihurtuko diren materialei bigarren bizitza bat emateko. Ekonomia zirkularra eta berrerabiltzea sustatuko duen pieza berezia eta bitxia. Ikasle bakoitzak hondakinekin sortutako pieza bakarra eta pertsonala eramango du etxera.

Hizlaria: Iban Bujan (Sin Desperdicio, Emaus gizarte fundazioa).

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

17:30-18:30 Mahai-ingurua: Upcyling & Recycling, moda jasangarri baterantz

Upcycling terminoa 1994an sortu zen ingelesezko bi hitz konbinatuz: upgrade (eguneratu) eta recycling (birziklatu), hau da, birziklatutako materialetatik abiatuta produktu berriak sortzea eta horiei balio handiagoa ematea esan nahi du.

Birziklatzean ez bezala, upcycling ekintza sormenean oinarritutako birziklatze prozesu bat da, eta bertan forma edo erabilera berri bat ematen zaie jada erabiltzen ez diren objektuei, bestela, ziurrenik bota egingo dira.

Basque BioDesign Center zentroak eztabaida bat proposatu nahi du, moda etikoagoa, arduratsuagoa eta jasangarriagoa izan dadin bi teknika horiek duten eginkizunaren inguruan hitz egiteko.

Hizlariak:

Maríangeles Aguirre / Therapy recycle and exorcise proiektuko sortzaile kidea.

Mari Luz Ferro / Kooperako Koordinatzaile Nagusia

Iban Bujan / Sortzailea Sindesperdicio eta Emaús gizarte fundazioan

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

19:00-20:00 Desfileak: Pablo Gangoiti Berrizbeitia eta AIZA Couture

PABLO GANGOITI BERRIZBEITIA

 

Pablo Gangoiti Bilboko moda-diseinatzaile eta argazkilari gaztea da. Moda-diseinuko ikasle gisa, bere jaioterrian ekin zion bere karrerari, eta, ikasketak amaitu ondoren, Madrilen jarraitu zuen hazten, bai arlo pertsonalean, bai lanbidean. Han, moda-argazkilaritzarekin eta -publizitatearekin fusionatu zituen aurreko ikasketak, eta bere sortzaile-ibilbidea osatu zuen.

 

ZEITIA bilduma aurkeztuko du Encartada Modan

 

«Beti izango dira loreak ikusi nahi dituenarentzat»

Esaldi horrekin eta minimalismoa oinarritzat hartuta, esperientzietan, sentimenduetan eta emozioetan inspiratutako bilduma da Zeitia. Guztiek betetzen dute hazkunde pertsonal eta sortzaileko prozesu bat, bildumako jantzi guztietan loratzen diren loreetan gauzatuta, eta, ondorioz, haietako bakoitza bakana da.

 

AIZA COUTURE

Aiza Couture markaren buru sortzailea den Yaiza Txakartegiren proiektu pertsonalena da. Moda-diseinua eta estilismoa ikasi zuen INEDI eskolan, eta betidanik izan du argi gehien erakartzen diona neurrira egindako diseinua dela. Hori dela eta, goi-mailako jantzigintzan espezializatu zen, Bilbon, Javier Barroeta diseinatzailearen eskolan. Gero, Londreseko Central Saint Martins moda-eskola ospetsuan osatu zuen bere prestakuntza, non moda abangoardista eta jasangarria oinarri zuten 4 proiektu prestatu baitzituen.

Hortaz, Aiza Couture proiektuak % 100ean islatzen ditu jasangarritasuna bezalako balioak, kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, eta produkzio etiko eta kalitatekoaren aldeko apustua egiten du. Edizio mugatuko bildumekin eta bezeroaren gustuaren arabera sortutako diseinuekin lan egiten dute. Haren produkzio guztia (% 100) Bilbon eginda dago.

Encartada Modan bere azken lanak aurkeztuko ditu, leitmotiv honekin: “Eres edición limitada, por eso, vístete como tal” – “You are limited edition, so wear acordingly” (edizio mugatua zara; beraz, jantz zaitez horren arabera).

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

20:00-22:00 DJ Félix Daniel

Sarrera librea eta doakoa.

Larunbata, Ekainak 10

11:00-22:00 “El Cruce entre Upcycling y Biodiseño: 5 técnicas Clave” erakusketa
11:00-22:00 Proiekzioak
11:00-22:00 Aiza Couture ehun-instalazioa
11:00-13:00 Biomaterialak + ehun-hondakina tailerra
11:00-13:00 Egitura modularrak, egitura infinituak tailerra
13:15 Hair Tattoo by Lyzard erakustaldia (Fabrikaren kanpoaldean)
17:30-18:30 Topaketa Daniel Lismorekin
19:00-20:30 Desfileak: Álvaro Valcárcel, Krizia Robustella, ROVEL eta REPARTO
20:45-21:00 Performance upcycling LOMA333 ren eskutik (Fabrikaren kanpoaldean)
21:00-22:00 DJ Paco Clavel
11:00-22:00 “El Cruce entre Upcycling y Biodiseño: 5 técnicas Clave” erakusketa

Upcycling terminoa 1994an sortu zen ingelesezko bi hitz konbinatuz: upgrade (eguneratu) eta recycling (birziklatu), hau da, birziklatutako materialetatik abiatuta produktu berriak sortzea eta horiei balio handiagoa ematea esan nahi du.

Birziklatzean ez bezala, upcycling ekintza sormenean oinarritutako birziklatze prozesu bat da, eta bertan forma edo erabilera berri bat ematen zaie jada erabiltzen ez diren objektuei, bestela, ziurrenik bota egingo dira.

Basque BioDesign Center zentroan, Upcycling teknika ezberdinak aurkeztu nahi ditugu, bisitariek uler dezaten bizitza berria eman diezaiekegula erabili nahi ez ditugun jantziei. Horrez gain, biodiseinu prozesuak erabiliko ditugu, funtsezko bi diziplina bateratuta (Upcycling eta Biodesign), moda etiko, arduratsu eta jasangarriago batera hurbiltzeko.

 

Hona hemen teknikak:

 

  1. Adabakia ikusgarriak
  2. Patchwork
  3. Kustomizazio digitala
  4. Bio kustomizazioa
  5. Micelio parpaila
  6. Kristalizazioa
  7. Zero Waste

Sarrera librea eta doakoa.

11:00-22:00 Proiekzioak

BasqueBioDesign Center proiekzioa

Biodiseinuari buruzko bideoak, Fabricademy proiektuak.

La Encartada Moda proiekzioa

Paco Clavelen 80. eta 90. hamarkadetako bideoak

Sarrera librea eta doakoa.

11:00-22:00 Aiza Couture ehun-instalazioa

Aiza Couture markaren buru sortzailea den Yaiza Txakartegiren proiektu pertsonalena da. Moda-diseinua eta estilismoa ikasi zuen INEDI eskolan, eta betidanik izan du argi gehien erakartzen diona neurrira egindako diseinua dela. Hori dela eta, goi-mailako jantzigintzan espezializatu zen, Bilbon, Javier Barroeta diseinatzailearen eskolan. Gero, Londreseko Central Saint Martins moda-eskola ospetsuan osatu zuen bere prestakuntza, non moda abangoardista eta jasangarria oinarri zuten 4 proiektu prestatu baitzituen.

Hortaz, Aiza Couture proiektuak % 100ean islatzen ditu jasangarritasuna bezalako balioak, kontsumo arduratsuaren ikuspegitik, eta produkzio etiko eta kalitatekoaren aldeko apustua egiten du. Edizio mugatuko bildumekin eta bezeroaren gustuaren arabera sortutako diseinuekin lan egiten dute. Haren produkzio guztia (% 100) Bilbon eginda dago.

Encartada Modan bere azken lanak aurkeztuko ditu, leitmotiv honekin: “Eres edición limitada, por eso, vístete como tal” – “You are limited edition, so wear acordingly” (edizio mugatua zara; beraz, jantz zaitez horren arabera).

Sarrera librea eta doakoa.

11:00-13:00 Biomaterialak + ehun-hondakina tailerra

Tailer honen bidez, material berriak eta biomaterialak sortzerakoan esperimentatzeak duen garrantziari buruz ikasiko dugu, egungo ingurumen arazoa murrizten lagunduko baitu. Gainera, prozesu horri Enkartadako ehunen hondakinak eta oihalkiak erabiliko ditugu, upcycling teknika gisa txertatuko ditugu.

 

Diseinura hurbildu nahi dugu materialak ulertuta eta eskuragarri dauden lehengaiak ezagututa.

 

  • Sarrera: Zer da bioplastikoa?
  • Sortzeko oinarrizko osagaiak
  • Oinarrizko errezetak
  • Eraldatze eta lan teknikekin esperimentatzea, Enkartadako bioplastikoekin eta baztertutako oihalekin.

 Hizkaria: Adele Orcajada, Basque BioDesign Center.

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Gaztelania-euskara elebiduna.

11:00-13:00 Egitura modularrak, egitura infinituak tailerra

Geometria fraktalean oinarrituta, forma modularrak sortuko ditugu ZERO WASTE aldakorra eta infinitua modako osagarriak sortzeko.

Tailerrean UPCYCLING printzipioak aplikatuko ditugu pieza jasangarriak, bakarrak eta guztientzako materialak baliatzeko.

Moduluka diseinatzeko eta lan egiteko moduak ikasiko ditugu, eta gure modulu diseinuak eta mozteko eta mihiztatzeko aholkuak ere emango ditugu. Amaitzeko, pieza bat egingo dugu, eta kolektibitatea, sormena eta moda zirkularraren printzipioak lehenetsiko ditugu.

Hizlariak: Olatz Pereda eta Eduardo Loreto, ikertzaileak Basque BiODesign Center zentroan.

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

17:30-18:30 Topaketa Daniel Lismorekin

Daniel Lismore Britainia Handiko queer artista bat da; Londresen du egoitza eta bere burua eskultura biziduntzat du; mihisetzat hartzen du bere gorputza, non egunero sortzen baitu.

Moda-argazkilaritza eta diseinua ikasi zuen; aholkulari-lanak egin ditu Mert & Marcus, Steven Klein, David LaChapelle eta Ellen von Unwerthentzat.

Klima-aldaketaren aurkako aktibista da, eta konpromiso argia du birziklatzeko eta moda jasangarria sustatzeko. Daniel Lismore Cool Earth & Greenpeace klima-aldaketari aurre egiteko ongintzako erakundearen enbaxadorea da, eta estuki lan egin du Dame Vivienne Westwoodekin, haren Climate Revolution proiektuetan.

Nerabezaroan hasi zen haren inspirazioa, haren aiton-amonek zuten antigoalekoen dendan, non ezberdina izateagatik jasaten zuen jazarpenetik eta larderiatik babesten baitzen. Orain, ezberdintasun horri eta bere bilaketa pertsonalari esker, Ingalaterrako beztitzaile bitxiena izatera iritsi da, Vogueren arabera.

Haren diseinuetan, objektu bakoitzaren atzean historia bat dago. Denetarik erabiltzen du: bitxietatik hasi eta kalean edo zaraman aurkitzen dituen piezetaraino. 2 ordu eta 8 hilabete artean behar izaten du bere sormen-lanak prestatzeko; bat ere ez da pasatzen oharkabean.

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

19:00-20:30 Desfileak: Álvaro Valcárcel, Krizia Robustella, ROVEL eta REPARTO

ÁLVARO VALCÁRCEL

 

 

Álvaro Valcárcel Bilboko artista eta moda-diseinatzaile gaztea da. 22 urte ditu. ALVARO VALCARCEL arropa-markaren bitartez, bere asmo aldarrikatzailea ikur duten eta kontsumitzailearengan sentimendua eragin nahi duten diseinuak edo jantziak sortzen ditu. Minimalismoarekin bat ez datozen kitsch edo camp estiloen ezaugarriak nahasten dituen estiloa oinarritzat hartuta, haren diseinu gehienek LGBTIQ+ kolektiboan eta norbanakoaren askatasunaren aldeko betiereko borrokan oinarritutako kodeak dituzte.

«OBSESIÓN» bilduma aurkeztuko du Encartada Modan. Hasierako ideiaren abiapuntua ordenaren kontzeptuaren eta inguratzen gaituen guztia kontrolpean izateko behar konpultsiboaren eta kaosaren arteko erlazioa da. Kaosa edozein ordenaren oinarria da, bi kontzeptuak osagarriak baitira, eta zentzua ematen baitiote elkarri. Halaber, lotura du diseinatzailearen bizipen pertsonal batekin eta eskuarki TOC (nahasmendu obsesibo-konpultsiboa) esaten zaion nahasmendu kronikotik sendatzeko prozesu batekin.

KRIZIA ROBUSTELLA

 

 

2007tik aurrera Bartzelonan bizi den diseinatzailearen Krizia Robustella markaren bereizgarria Sport Deluxe estiloa da, zeina haren lehen bilduman sortu baitzen, 90eko hamarkadako taktelezko txandal birziklatuak baliatuta. Gaur egun, Upcycling deritzo teknika horri. 10 urtetik gora eman ditu estatuan desfilatzen eta, orain, geldialdi baten ondoren, bere amaren marka –Norma Littel– birsortzeko ahaleginean ari da: made in Italy jantziak, gama altukoak eta kalitatekoak, 80ko, 90eko eta 2000ko hamarkadakoak. «Norma Vintage» da izen berria, eta jantzi hautatuek eta estilismo modernizatuek osatzen dute, moda eta asko landutako diseinuzko jantziak maite dituzten guztientzako egokiak. Bono-chic estilo oso berezia.

Encartada Modan, Krizia Robustellaren filosofia eta orain lantzen ari den marka, bere amaren Norma Vintage, nahastuta aurkeztuko ditu. Lehenengoak, taktelezko txandalekin osatutako Upcyclingeko bildumako jantziak ditu, eta besteak, Y2K jantzi originalak, goi-mailako kalitatekoak eta diseinukoak. Berriro ere estilismo berriak sortu ditu beti modan dauden beste garai bateko jantziekin.

ROVEL

Leire Rodriguez ikusmen-artista bat da, bere lanetan moda eta artea uztartzen dituena. Bilbon jaio zen, 2000ko martxoaren 8an, artisten familia batean; beraz, beti izan du lotura oso estua artearen munduarekin. 2020ko koarentenan sortu zuen bere marka propioa (ROVEL), eta ordutik aurrera etengabe aritu da sortzen eta diseinatzen.

HDB (Hau Da Bilbo) bilduma aurkeztuko du Encartada Modan. 2023ko ekainean kaleratuko den bildu berri honen bidez, hirien alderdi humanoa aldarrikatu nahi du, zehazki bere hiriarena, Bilborena.

REPARTO

 

REPARTO pertsonaiak sortzen dituen marka bat da. 2018an sortu zuten Margil Peñak eta Ana Viglionek.

Bi helburu dituen proiektu honek industriari egindako ekarpena asetzen du. Helburuetako bat da markaren alderdirik abstraktuetan kontzeptualizatzea eta adieraztea. Eta bestea, berriz, bildumak merkaturatzea, betiere eskaintza arduratsua oinarritzat hartuta.

Encartada Modan «Continuará» aurkeztuko dute. Hirugarren bilduma da, eta amaiera ematen dio REPARTOk EGOn desfilatzen egin duen etapari. Plataforma horretako azken bilduma da, baina markaren etorkizun hurbilerako zubia izango da. ‘Jarraituko du…’ edo ‘To Be Continued…’ Gainerakoak baino tristeagoa eta ilunagoa den bilduma honek nostalgia eta malenkonia islatzen ditu. Sentimendu horiek aurreko bildumetan ere bazeuden, baina azken honetan indartuta daude, fasearen amaiera direlako.

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

21:00-22:00 DJ Paco Clavel

Sarrera librea eta doakoa.

Menu