Therapy recycle and exorcise tailerra

Ostirala Ekainak 9 – 15:00-17:00

Doako sarrera, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea

Gogoan izan behar dugu: erabiltzen dugunak asko esaten du guri buruz, gure erabakiei buruz eta gu eta gure ingurua ikusteko dugun moduari buruz. Baita artikulurik oinarrizkoenak erabiltzen ditugunean ere. (Pentsatu nondik datorren, nork egin zuen, etab.). 

Modak eragin handia du planetan, baliabide baliotsu ugari erabiltzen dituelako eta modan lan egiten duten gehienak esplotatu eta pobrezian mantentzen dituztelako, baldintza latzetan bizi eta lan egiten dute. Nolanahi ere, moda guztiontzat eskuragarri dagoen tresna da, norbanako gisa dugun berezitasuna hobetzeko eta komunitate gisa indartzeko aukera bat. Moda horrela ikustean, MODA AHALDUNTZAILEA bihurtzen da.

Zergatik Upcycling?

Materialak konpontzen, prozesatzen eta birziklatzen ditugunean, ARROPARI balioa ematen diogu. Edozein arrazoirengatik hasierako balioa galtzen duena edo narriatutako hori HOBETZEN dugu. Birziklatzen dugunean materialei balioa ematen diegu berriz, eta gainera, balioak berreskuratzen ditugu. 

Balio horiek dira jantzi bat sortzeko (eta dekonstruitzeko) behar diren denbora, energia, sormena, asmatzeko gaitasuna eta, oro har, gaitasunak. Arroparen benetako balioa berreskuratzen dugu.

Tailerraren bidez, parte-hartzaileek berriz konektatuko dute erabiltzen, janzten eta jabetzan ditugun gauzak sortzeko prozesuekin, horien BALIOA ulertzeko eta balio hori sortzaileen lan denboratik, materialetatik eta gaitasunetatik dator.

Edukiera: 15

Hizlariak: Mariángeles Aguirre (Therapy Recycle Berlinen eta Argentinan) eta Irati Retolaza.

Mariángeles Aguirre:

Argentinakoa eta Komunikazio Zientzietan lizentziaduna da. Gaur egun, Alemanian bizi da. Txikitatik da sortzailea, eskuz egindako osagarrien marka bat izan zuen. Berlinen, egun batean, bigarren eskuko josteko makina bat erosi zuen eta terapia egiten hasi zen bere armairuko jantziak exorzizatzen. Beranduago, sortutakoa saltzen hasi zen diseinu merkatuetan. Horrela sortu zen THERAPY Recycle and Exorcise Berlinen, 2012ko ekainean. Bere kidea Paula Aguirre da, bere ahizpa.

Irati Retolaza:

Irati Retolaza Artean graduatu zen (EHU), Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroko Obra Grafikoaren Masterra (CIEC) egin zuen eta BilbaoArte Fundazioan Arte Garaikideko eta Grafikoko zenbait mintegi eta ikastaro ere eman ditu.

Gaur egun, artista eta irakasle da aldi berean, tailerrak antolatzen eta ematen ditu askotariko teknika grafikoei buruz, eta tailerreko teknikari lanak egiten ditu Basque Biodesign Center (BBC) zentroko Print Lab-en.

 

More Articles

Menu